XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Au be egia da.

Azkenengo kontribuziño batzea izan danean, mar-marra izan da, jaso egin dituela-ta.

Gañera oraiñ arte sekulo kontribuziñorik izan ez daben lur pusketak be, orrei be ezarri detsie.

Kaletarrak be, ortu pusketa bat bakarrik eukita be, kontribuziñoa pagau bear dabe.

¿Zer dala-ta?.

Gauzak diran moduan esateko, ori ez da benetako kontribuziñoa.

Kontribuziñoa izaten da Estaduko premiñak (bideak, eskolak ta olakoak) egiteko dirua.

Baña oingo diru batze ori ez da orretarako, baserritarrai aseguruko laguntzak emoteko baño.

Baserritarrak beti illetotsu ibilli izan dira, kale-langillien moduko asegurorik eztaukiela-ta: zartzarokoa, miñartzen danekoa, geixo-aldi ta operaziñoetakoa....

Alako baten Estaduak erabagi eban, baserritarrentzako be antzerako asegurua ipiñi bear zala.

¿Ta dirua nundik atara?.

Kale-langilleak euren dirutik aseguru osoa pagetan dabe.

¿Ba`dakizue pioi batek zenbat izten daben illero asegurorako?.

Bi milla peseta illero-illero.

Baserritarrak, barriz, lege ori ipiñi arte illero 10 pta ta orain 216 pta.

Baña ¿zer?.

Illero 216 pta. emonda, eztago laguntza aundirik jasoterik.

Beste nunbaitetik dirua atara bear, baserritarren asegurua be itxurezkoa izan dedin.

Dirua atarateko lenengo edari batzuei tributua ezarri eutsen.

Ori be naikoa ez zala-ta, lur-jaube guztiai be beste tributo ori ipiñi deutsie.

Naiz-ta jaubea baserritarra izan ez, tributu ori ordaindu egin bear, naiz ta fabrikan bierra egin ta kale-ertzean ortu pusketa bat euki.

Etxebarri`ko Eleizeak be berea daben lur zatitxuagaitik 156 pta emoten ditu baserritarren asegurorako.

Iñok ezer esatekotan, kaletarrak esan bear leukie.

¿Zergaitik?.

Ezer jasoteko eskubiderik eztaukielako ta alatabe iñoren asegurorako emoten dagozelako.

Baña kaletarrak gogoan euki bear dabe, gizartean bizi diralako alkarri laguntzea ondo dagola.

Baserritarrak, barriz, ontzat artu bear litukiez lege barriok.

Iñontzako barik, euren onerako dira bide orreitatik ataraten diru guztiak.